NORTZUK GARA?


Sarreran aipatu bezala JFK-ko ikasleak gara eta 'DENOK ZU' erakundea sortu dugu. Erakunde honen bidez ez da inolako irabazirik lortu nahi, alegia, helburu nagusia ondo pasatzea da.Erakunde hau sortzearen arrazoi nagusia ezintasun duten pertsonak euskal pilotan murgiltzea da.



Ezkerretik eskumara goitik hasita; Ibai Olabe Escribano, June Loidi Etxaniz, Beñat Negredo Muñoa eta Olatz Olañeta Gallastegi,

Comentarios

  1. 1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili erabili dituzte, liburu artikulu nahiz bideoak
    • Aurkezpenaren argitasuna dela eta, testua ordenatua dago, proposatzen dieten galderaei zehaztazunez erantzuten die, baina aldi berean, nahiz ta beharrezkoa ez izan, ez dut grafiko ez eskemarik ikusi.
    • IKT-tresnen erabilerari dagokionez, bideoak, audioak, argazkiak, iruzkinak.. erabili dira
    • Blogaren diseinuari buruz… bloga erabilterraza da, argia, ordenatua. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera
    • Taldearen kolaborazio lana ageria geratu da, bideo, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra, egokia izan da, motza eta argia.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak ez dira oso zehatzak izan edo faltan bota dut adin tarte bat zehaztuta egotea (haurrentzat zuzenduta egoteak adin tarte oso zabala eskeintzen baitu). Non eta noiz izango den zehatz eta argi azaldu dute.
    • Saioa aurrera eramateko behar eta erabiliko duten instalazioa (eta kopurua) aipatua izan da.
    • Giza baliabideaei dagokionez, jarduerak aurrera eramateko beharrezkoak diren edo topaketan egongo diren pertsona motak (begiraleak, hezitzaileak..) eta kopurua ez dituzte zehaztu.
    • Material baliabideei dagokionez, zein material erabiliko dituzten aipatu dituzte baina ez dituzte horien kopuruak aipatu.
    • Saioaren helburu zehatzaei dagokionez... Erabilitako jarduerak egokiak eta inklusiboak dira. Ariketa bakoitzean zein aniztazun funtzional mota landu edo ezagutzen den adieraztea bota dut faltan, baina osotasunean oso ondo. Saioaren dinamika zuzena da, ariketen planteamendua eta ordena egokia da
    • Aurreikusitako gastuak ez dituzte kalkulatu, baina horiei nola aurre egin aipatu dute.
    • Proiektua aurrera eramateko erabili dituzten erreferentziak agerian geratu dira blogean zehar eta bi elkarrizketa ineteresgarri egin dituzte, euskal pilotari eta euskal pilotari ohi bati.


    Irene Martin balanco, 1. maila

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • 6 informazio iturri erabili dituzte. Haien artean 2 elkarrizketa, bideo bat, eta 3 web orrialde. Informazio iturri horien erreferentziak agertu dira. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira.
    • IKT-tresnak erabili dituzte, hiru baino gehiago.
    • Bloga oso ondo antolatuta dago, diseinu onarekin. Horregatik erabiltzeko erraza da. Alderdi ezberdinak egin dituzte, bakoitzak garapen onarekin.
    • Bideotan ikusi daiteke taldeko guztiak agertzen direla
    • Blogean hizkuntza egokia erabili dute.
    • 2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Jardueren deskribapena zehatza egin dute, ulergarria.
    • Erakunde publikoa direla agertzen da, baita horren ezaugarriak ere.
    • Jardueran parte hartu dezaketen pertsonak zehaztuta.
    • Instalazioen informazioa argi jarri dute.
    • Jardueretan egongo diren pertsona kopurua agertzen da, baina ez daude rolak zehaztuta.
    • Material baliabideak agertzen dira, baina kopurua ez.
    • Saioak helburu zehatzak aurkezten ditu.
    • Ariketak era egokian planteatu dituzte eta inklusiboak dira.
    • Aurreikusitako gastuak kontuan hartu dituzte. Baita dirua nola lortuko duten ere.
    • Argazki asko erabili dituzte.
    • Blogean egin dituzten elkarrizketak interesgarriak izan dira. Bloga egiteko erabili dituzten erreferentziak agerian ikus daitezke.
    Aitor Pedraz Serna. JFKZ-ko 1. mailako ikaslea

    ResponderEliminar
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    - Datuak jasotzeko informazio-iturriak erabili dira, elkarrizketa eta artikulu bina.
    - Aurkezpena erakargarria eta argi azalduta dago guztia.
    - Informazio guztia ataletan ondo banatuta dago, bloga ordenatua eginez
    - Hainbat bideo eta argazki erabili dira, eta taldekide guztiak bertan direla. Kolaborazio lan ona.
    - Bloga oso erabilterraza, inongo zailtasunik gabe
    - Ez dago ortografia akats deigarririk, oso ondo idatzita dago
    - Erreferentziak idazterakoan arauak errespetatu dituzte

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    -Sarreran bakoitzaren aurkezpena ageri da eta topaketaren ezaugarriak ageri dira
    -Antolatzaileen ezaugarriak agertzen dira, ez dute irabazi asmorik.
    -Jarduerako partaideen ezaugarriak falta direla esangonuke, baina data eta ordua ondo zehaztu da
    -Beharrezko instalazioak deskribatu dira
    -Giza baliabideak ageri dira
    -Saioko helburuak ondo zehaztuta daude
    -Saioa, argazki eta bideoekin ongi azaldu dute, baita dinamika ere
    -Aurreikusitako gastuak zehaztu ez harren, nola aurre egin zehaztu dute
    -Erabilitako artikulu eta elkarrizketen erreferentziak esleitu dira.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Sarrera