16:00-17:00
1 1. Piloten bilketa
Partaideak bi talde handitan banatuko dira. Katxa baten barruan pilota asko egongo dira eta talde batek pilota guzti horiek kantxan zehar banatu behar dituzte. Beste taldeak pilotak guztiak jaso behar dituzte eta hasierako kaxara bota. Pilotak jarri dituztenak hartzen ari direnak oztopatzen ibiliko dira. Kronometratu egingo da eta azken pilota kaxan sartzean, denbora eten egingo da1 2.Txokoak: Giza-katea
Denak denen aurkako partida izango da. Jokalarietako batek txarra egitean, kanporatua izan ordez, bigarren batek txarra egin arte itxaron beharko du berari eskua emateko. Hau da, txarra egiten dutenek kate bat osatuko dute eskuak emanda dituztelarik. Katean ez dagoen bakarra edo txarra egin ez duen bakarrak giza-katearen aurka jokatu beharko du finala.3. Txarra eginda ere, kidea kaleratzeko aukera
Jolas hau barruzka jokatzeko modu berezi bat izango da eta denok denon aurka jokatuko dugu. Jokalari batek sakea egiten duenean, hasiko dira jolasten eta norbaitek txarra egiten duenean, gainontzekoak korrika hasi beharko dira frontiseko txapa ikutzera iritsi arte. Izan ere, txarra egin duen jokalariak, bere kide bat harrapatzen badu hura frontisera iritsi baino lehen, harrapatu duen pertsona izango da kaleratua eta harrapatzaileak jokatzen jarraituko du.
Comentarios
Publicar un comentario