Sarrera
Kaixo guztioi!
Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien karrera ikasten ari garen lau ikasle gara. Oraingo honetan, ezintasuna duten pertsonak gainerako jendearekin erlazionatzeko asmoarekin gatoz, eta horretarako, eskupilotan oinarritzen den egun bat antolatzen ari gara. Honako hau esanda, interesa baduzu segi irakurtzen!
Badaezpada, argi utzi nahi dugu, blog hau unibertsitateko lan bat izan dela; hortaz, bertan azaltzen den inklusioaren inguruko topaketa ez da burutuko.
Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien karrera ikasten ari garen lau ikasle gara. Oraingo honetan, ezintasuna duten pertsonak gainerako jendearekin erlazionatzeko asmoarekin gatoz, eta horretarako, eskupilotan oinarritzen den egun bat antolatzen ari gara. Honako hau esanda, interesa baduzu segi irakurtzen!
Badaezpada, argi utzi nahi dugu, blog hau unibertsitateko lan bat izan dela; hortaz, bertan azaltzen den inklusioaren inguruko topaketa ez da burutuko.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte 2 elkarrizketa, eta bestelakoak (blogak, bideoak…). Nahiz eta ez diren liburu-artikuluak antzematen erreferentzietan, Jokoen inguruan informazioa jaso dute, bere saioa prestatzeko eta ideiak hartzeko ,eta horrela isladatu dute beren blogean.
-Aurkezpena era egokian antolatuta dago. Informazio bakoitza dagokion atalean. Testu gutxi dago idatzita baina nahikoa da; hots, esangura duena dago eta. Honek irakurlea irakurtzen jarraitzera bultzatzen du.
-Erabili diren IKT-ak bideoak, argazkiak eta musika izan dira. Bideoetan zeinetan jarduerak azaltzen diren musika barneratu diete. Bideoak euren joko eta ariketak azaltzeko erabili dituzte. Argazkien erabilpena era aipatu behar da. Testuak hornitzeko erabili dituzte eta baita ere, partaideak zeintzuk diren jakinarazteko.
-Blogaren diseinua zehatza da, oso argia, ez dago nahasterik. Atal bakoitza bere informazioa du eta argi eta garbi adierazita dago.
-Taldekideen arteko kohesioa, batasuna aipatzekoa da. Bideo guztietan taldeko partaide guztiak agertzen dira, beraz, denon arteko kolaborazioa egon da proiektua gauzatzerako orduan. Beste ikasle batzuen partaidetza ere egon da, beharrezkoa izan denean.
-Erabilitako hizkuntza erraza, ulergarria eta zuzena da. Ez da akats ortografikorik antzematen.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
-Jarduerak egitarau izeneko atalean kokatzen dira. Bertan, jarduera bakoitzari hasiera eman aurretik, azalpen bat datorkigu erreferentzi bezala balio zaiguna jakiteko nola izango den saioa.
-Irabazi asmoak dituen erakundea da, zeinak irtenbide desberdinak proposatzen dituen gastuei horiei aurre egiteko.
-Instalazioak, materiala eta gastuak, helburuak… ondo zehaztuta aurkitzen dira.
Instalazio aproposena bilatzen saiatu dira topaketa aurrera eramateko izan ere 3 pilotaleku aztertu dituzte. Hori kontuan izanda, suposatu daiteke ezin direla nahi beste haur saio horretara joan, hori dela eta haur kopurua finkatuko nuke eta adin tarte bat ezarri.
-Giza baliabideak zehaztu beharko lirateke.
-Saioaren dinamika, ariketekin bat doa, azken finean ariketek osatzen dute saioa. Proposatutako pilotako 2 saioetan jarduera anitz bildu dituzte, elkar ezagutzekoak (zer o zein naiz, bingoa…) , dibertimenduzkoak (partxis, eskupilotaren tribiala), eta ezintasuna duten pertsonei begira ere (pilota txintxarriarekin, gurpildun aulkiekin erreleboak)... Beraz, helburuekin bat dator proposatutakoa.
Andrea Caballero Hernández. Jarduera Fisikoa eta Kiroralaren Zientziak- 1. maila
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEbaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte: blogak, bideoak, web-orriak, elkarrizketak…
-Aurkepena argia da, testua ondo antolatuta dago.
-IKTak modu egokian erabilita daude, bideoak, argazkiak… erabili dituzte.
-Bloga erabilterraza da, atal ezberdinak ditu garatutako alderdiaren arabera.
-Kolaborazio lana nabaria da, bideoetan lau taldekideak agertzen dira.
-Testuak hizkuntza aldetik nahiko ondo daude, ez dut akats garrantzitsurik hauteman.
Ebaluazio irizpide zehazten inguruko oharrak:
-Sarrera egokia da, nortzuk diren eta zer antolatzen duten garbia azaltzen dute.
-Zein antolatzaile mota diren garbi dago, irabazi asmorik gabeko erakunde bat.
-Jardueretan parte hartu dezaketenen ezaugarriak azaldu dira, eta gehienezko kopurua ere jarri dute instalakuntzen arabera.
-Behar dituzten instalazioak zein diren eta nolakoak izango diren azaldu dute. Gainera, hori nola eta zergatik aukeratu duten ere azaltzen dute.
-Giza baliabideak ez daude guztiz zehaztuta, baina lana egin duten lauen artean egingo dutela pentsatu daiteke.
-Ariketen deskribapena egokia da, eta batzuetan bideo baten laguntzaz azaltzen dute.
-Saioaren dinamika oso ondo antolatuta dute.
-Gastuak aurreikusita dituzte, eta aurre egiteko modu ezberdinak planteatzen dituzte.
Julen Bengoa izagirre. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako 1. mailako ikaslea.
EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:
ResponderEliminarBlog honetan ez ditut hainbeste informazio-iturri ikusi. IKT-tresnen erabilera ez da hain eskasia izan, zenbait bideo eta argazki jarri dituztelako.
Beste aldetik, blogan jarri duten testua gutxi izan arren, nahiko txukun dago.
Hasiera batean, blogaren erabilera ez dut asko ulertu, baina informazioa ezkerreko partean zegoela konturatzean askoz hobeto erabili dut.
Hala ere, bloga pixka bat lioso iruditu zait.
Bilatzailea eta logotipoa dauden partea oso txarto kokatuta dago, logotipoa adibidez oso txarto ikusten delako.
EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:
Oso ondo azaldu dute haien jardueraren deskribapena eta nortzuk diren. Gainera, ordutegia eta haien helburua ere ondo zehaztu dute. Ez dute zehaztu materialaren kopurua baina bai joango diren umeena. Egongo diren umeen adin-tartea agertzen da blogean baina instalazioak ez dituzte hainbeste zehaztu.
Bideo batzuk egin dituzte egingo dituzten ariketak azaltzen eta ondo iruditu zait hasieran ariketa batzuk egitea denon artean hobeto ezagutzeko.
Denbora gehiegi iruditzen zait umeak han egoteko, hau da, 10etatik 18etara arte egongo dira bertan jolasten eta pixka bat neketsua bihurtu daiteke jarduera.
Aurreikusitako gastuak eta erreferentziak blogan ondo jarrita daude.
Azkenik, bloga ondo dago eta originala da, baina zenbait gauza daude hobetu behar direnak.
Lander Vaquero Mogrovejo. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.
Blog honetan ikusi dudan akats nagusia, menua aurkitzeko oso zaila dagoela da, izan ere, iruzkinetan irakurri dudanez, ez bainaiz bakarra izan arazo hau izan duena. Gainontzean, akatsen bat edo beste izan arren, euskara garbian dago idatzita, informazio iturritzat artikulu eta elkarrizketak izanik. Oinarrizko IKT tresnak ondo menperatzen dituzte eta diseinu originala iruditu zait.
ResponderEliminarEbaluazio irizpide zehatzen ildotik, egutegia, antolakuntza, nortzuk diren eta zer nahi duten argi eta garbi azalduta gelditzen da. Gastuak eta erreferentziak ere modu egokian adierazita daude. Hala eta guztiz ere materialetan kopurua zehaztea eskertuko nuke.
Amaitzeko, elkarrizketa interesgarriak iruditu zaizkidala esango dut eta lan ederra egin dutela azpimarratu.
Tolosa zubeldia, irati
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Jarduera Fisikoa eta Kirola), 1.maila
Eliminar1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminar• Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dira, hala nola, bi elkarrizketa, eta bi artikulu. Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira baina ez dira testuan aipatu.
• Aurkezpena argia da testua ordenatua dago eta zehaztasunez idatzia dago. Atal bakoitzean dagokion informazioa dago ezarrita. Lagungarri diren argazkiak eta bideoak erabili dira.
• IKT-tresnen erabilerari dagokionez bideoak, argazkiak erabili dira.
• Blogaren diseinuari dagokionez erabilterraza eta zehatza da. Atal ezberdinak ditu eta informazio zehatza agertzen da, ez gehiegi baina ulertzeko beste.
• Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean eta egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan.
• Idatzian akatsen bate do beste izan arren garbi idatzita dago eta ulerterraza da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
• Sarreran nortzuk diren eta antolatu duten topaketa azaltzen da. Azken honi buruz informazio gehiago jarriko nuke sarreran baina gero beste ataletan zehar ondo azaltzen dute informazio guztia.
• Antolatzaile mota eta beren ezaugarriak agertzen dira. Irabazi asmorik ez duen erakundea da.
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak ez dituzte guztiz zehaztu, parte-hartzaile kopurua, adina… bota ditut faltan.
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua azaldu dute.
• Izango dituzten giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra) azaldu dituzte.
• Material tipologia azaldu dute baina kopurua ez.
• Saioaren helburu zehatzak azaldu dituzte.
• Ariketak irudi, bideo eta idatzizko azalpenen bidez daude azalduta.
• Saioaren dinamika osoa ondo azalduta dago.
• Aurreikusitako gastuak ez dituzte zehaztu.
• Diseinatu duten ideia garatzeko erabilitako artikulu eta elkarrizketen erreferentziak jarri dituzte.
Ane Arrieta Ansa, JFZK 1.maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte.
-Testua argia da, ZEHAZTASUNEZ IDATZITA DAGO ETA ULERTERRAZA DA. hALA ERE, MENUA AURKITZEKO ZAILTASUNAK DITU.
-IKT-ren erabileraren aldetik, blogaren sorrererako eta garapenerako beharrezko jakintzak dituztela argitaratzen da.
-Kolaborazio lana ikusten da, blogean zehar jorratutako testuetaz gain, bideoetan partaide guZtien agerpena ematen da.
-ORTOGRAFIARI BEGIRA, AKATSEN BAT IKUS DAITEKE BAINA EZ DAGO AKATS ORTOGRAFIKO ESANGURATSURIK.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Proposatutako jardueren deskribapen orokorra egiten dute.
-Sarrera egokia da, nortzuk diren eta zer antolatzen duten azaltzen dute.
-Jardueretan parte hartu dezaketenen ezaugarriak azaldu dira, eta gehienezko kopurua ere jarri dute instalakuntzen arabera.
-Ariketen deskribapenari dagokionez, saioaren inklusibitatea agerian uzten dute, PROPOSATUTAKO ARIKETEK HAINBAT JARDUERA ELKARTZEN DITUZTE ETA EGOKIAK DIRA.
-Saioaren dinamika zehaztua dago.
-Aurreikusitako gastuekin aurrekontu bat ere egin dute.
-Erabilitako informazio-iturrien ERREFERENTZIAK BERTAN ERRAZTU DITUZTE.
OIER BERASATEGUI ELIZONDO 1.MAILA
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
ResponderEliminarBlogean zehar argi dago gaia prestatu dutela ,Gainera bi elkarrizketa eta beste bi artikulu erabili dituzte.. Nahiz eta testu gutxi egon dagoena primeran azaltzen du beraien asmoa eta egin beharrekoa hortaz ez da beharrezkoa gehiago jartzea.Blogean zehar hainbat bideo eta argazki daude,IKT maila egokia.bloga ondo diseinatuta dago ezkerreko menuari ezker oso erraz aurki daitezke gai desberdinak. Kolaborazio lana bideo eta argazkietan ikusten da. Erabilitako euskara maila egokia da eta ez dira akats ortografiko nagusirik ikusten
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Taldearen asmoa eta zein talde mota diren (irabaziak bilatzen ez dituzten taldea) argi dago ,hala ere nik sarreran argiago jarriko nuke. Erabilitako materiala aipatu dute eta nahiz eta kopurua ez egon nik uste dut ez dela beharrezkoa.Artikuluen eta informazio iturrien erreferentziak jarri dituzte.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar- Alde batetik, informazio iturri desberdinak erabili dituztela ikus dezaket ( elkarrizketak, web-orrialdeak, bideoak…). Baina, bestalde, artikulu edo liburuen erabilera ere gomendagarria izango litzateke. Hala ere, zehaztasunez adierazi dituzte beraien helburu, informazio eta dinamikak; era egokian.
- Blogaren aurkezpena ere ongi antolatuta dago, hau da, atal desberdinak daude eta bakoitzean informazio baliagarria agertzen da.
- Erabili diren IKT tresnak, oso aberatsak direla uste dut (bideoak, argazkiak…). Bideoetan ongi azaltzen dira saioan zehar egingo diren ariketak eta hori garrantzitsua da. Bideo eta argazkien bidez, taldeko parte-hartzaile guztiak kolaborazioan ibili direla uler dezaket, eta horrek lanean ekarpen desberdin asko lortu ditzake.
- Goian aipatu dudan bezala, blogean atal desberdin asko agertzen dira eta guztiak diseinu egoki bat daukate. Horrek irakurleari asko laguntzen dio eta aldi berean erakargarriago egiten du.
- Hizkuntzari dagokionez, ez dut inolako akatsik antzematen; egokia eta kalitate onekoa da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Sarrera txiki bat agertzen bada ere, era erakargarriago baten egiteak asko irabaziko luke, dagoena ondo dagoen arren.
- Antolatzaile mota zehazten ez den arren, beraien helburuak irakurriz uler dezaket irabaziak lortzekoa asmorik ez daukatela eta saioa inklusiora bideratuta dagoela, hau da, guztien artean une atsegin bat pasatzera bideratuta.
- Gai-ekonomikoak, giza-baliabideak… eta hainbat datu interesgarri azaleratu dituzte blogean eta horrela gauza asko ulertu daitezke.
- Saioaren dinamika burutzeko ariketa egokiak daudela esango nuke (bideoekin ondo adierazita hobeto ulertzeko). Beraz, lan ona egin dute nire iritziz.
Joseba Larrea Elorza, JFKZ 1. maila
ResponderEliminar1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika)
- Bloga sortzeko iturri desberdinetatik lortu dute informazioa (bideoak, blogak…)
- Blogaren antolaketa nahiko garbia eta era egoki batean aurkeztu dute.
- IKT tresnak erabili dituzte haien bloga interesgarriago eta aberatsago egiteko.
- Blogaren diseinuaren aldetik, nahiko garbia dela uste dut. Atal bakoitzean sartzean espero duguna erraztasunez aurkitzen dugu.
- Bideoak ikusitan nabaritzen da taldelana ona izan dela talde honetan, partaide guztiak agertzen dira eta.
- Erabilitako hizkuntza egokia izan da, ulertzeko erraza eta akats gabekoa.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Sarrera egoki bat aurkeztu dute. Bertan nortzuk diren eta jardueraren azalpen txiki bat ikus dezakegu.
- Irabazi asmorik ez duen erakunde bat da. Irabazi asmorik ez izan arren, haien gastuei aurre egiteko hainbat proposamen dituzte (loteria saltzea eta izen-ematean bazkaria ordaintzea).
- Jarduera aurrera joateko instalakuntzak eta materialak argi zehazten dituzte.
- Giza baliabideak zehazturik gelditzen dira.
- Saioaren deskribapena egokia da, gainera bideoekin argi ikusten da eta ikusten da saioaren dinamika dibertigarria eta egokia dela.
Unai Martin Del Campo, Jarduera fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1. Maila.
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar-Informazio iturriei dagokionez, blogak, elkarrizketak, web orriak… erabili dituzte haien lana egiteko. Gainera, erreferentziak modu egokian jarrita daude.
-Aurkezpena garbia eta zuzena da. Ez dago testu gehiegi eta ulertzen erraza da.
-IKT-ren erabilera egokia, bideoak eta hainbat argazki.
-Kolaborazioan aritu direla esan daiteke, bideo guztietan laurak agertzen dira eta.
-Kalitate oneko hizkuntza eta garbia. Ortografia akatsik ez dagoela esango nuke.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Proposatutako jardueren deskribapena agertzen da.
-Zer antolatzaile mota diren zehazten dute, sarrera egokia da.
-Jardueran parte hartuko duten haurren adina eta kopurua jarrita dago.
-Instalazioa eta materiala ondo zehaztuta daude, beharbada giza baliabideen azalpena eskasa da.
-Saioaren dinamika eta ariketak oso ondo proposatuak daude, originalak eta inklusiboak. Bazkariarena ideia ona iruditu zait.
-Ez dituzte aurreikusitako gasturik atera baina kontuan hartu dute diru minimo bat behar izango dutela. Horretarako bi ideiak dituzte. Bestea doain lortuko dute.
Unai Ramirez de la Piscina Lopez de Briñas, JFKZ-ko lehenengo mailako ikaslea.
1. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIEN INGURUKO ZUEN OHARRAK (E-RUBRIKA).
ResponderEliminar* Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte, adibidez, blogak, bideoak, elkarrizketak… baina erreferentzietan ez dira agertzen.
* Aurkezpena argia da, testu gutxirekin erakurtzeko errazagoa eginez.
* IKT-ak erabili dira modu egokian.
* Bloga erabilterraza da, argia eta ordenatua
* Bideo guztietan parte hartu duten guztiak agertzen dira,
*Erabilitako hizkuntza egokia da, ez da akats ortografikorik antzematen.
2. EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO ZUEN OHARRAK.
* Sarrera egokia da, ondo azaltzen dute zer antolatzen duten.
* Irabazi ekonomikorik ez dute bilatzen.
* Gehiegizko parte hartzaileak zehaztu dituzte.
* Instalazioak zeintzuk eta nolakoak diren azaldu dute eta baita zergatik aukeratu dituzten ere.
* Giza baliabideak ez dira zehazten
*Ariketak argi ulertzen dira eta saio inklusibo bat dela ikusten da
* Gastuak aurreikusita dituzte
Laura Gutierrez Lorenzo, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.
Hainbat informazio iturri erabili dituzte lana burutzeko; blogak, elkarrizketak, web-orri desberdinak, bideoak… IKT-ak modu egokian erabili dituzte, instalazioen argazki desberdinak jarri dituzte. Gainera, ariketak azaltzeko bideoak ere erabili dituzte. Blogaren diseinuari dagokionez, atalak ondo antolatuta daude eta jarritako informazioa txukun dago. Idatzitakoa nahiz eta laburra izan argia da baina nahikoa. Gainera ez ditu akats ortografikorik. Erabiltzeko erraza eta ulergarria da. Taldekide guztiek parte hartu dute, bideoen grabaketa egiterakoan eta elkarrizketa grabatzerakoan.
ResponderEliminarHortaz gain, ekintzaren helburuak zehazten dituzte eta lortu nahi dutena argi dago. Gainera, ekintza nori zuzenduta dagoen ere argi azaldu dute. Erabiliko diren instalazioak eta materialak ere ondo zehaztuta daude. Saioaren dinamika oso ondo azalduta dago, egingo diren ariketak zehaztuta daudelako eta zein momentutan egingo diren ere. Gainera, ariketen deskribapena idatzita eta bideoen bitartez era egokian azaldu dute. Giza-baliabideak zeintzuk diren sakontzea ondo legoke, oso orokorra izan da eta. Azkenik, ekintzaren gastuak aurreikusi dituzte eta era egokian azalduta daude.
Maite Basoa Chirapozu, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientziak, 1.maila
1. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIEN INGURUKO OHARRAK:
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, hala nola, blogak, bideoak, elkarrizketak...
-Aurkezpena egokia da eta ulertzeko erraza, mezua arfi ulertzen da.
-IKT tresnen erabilera ere egokia da,
-Bideoetan taldekide guztien partaidetza antzeman daiteke
-Hizkuntza egokia da, zuzentasuna gramatikala dago
2. EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK
-Jardueren deskribapena eta sarrera modukoa egin dute
-Saioa nori zuzenduta dagoen zehazten da
-giza baliabideak ez daude zehaztuta
-Instalazioak zeintzuk izango diren ageri da
-Ariketen azalpena egokia da
-Aurreikusitako gastuak zeintzuk diren aipatzen dute
-Saioaren dinamika nolakoa izango den azaltzen da
NAROA ETXEPARE AMUNDARAIN. JARDUERA FISIKOA ETA KIROLAREN ZIENTZIAK, 1.MAILA
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (bideoak, argazkiak, blogak....)
-Aurkezpena nahiko txukun eta argi dago. Ez dago testu gehiegi eta garrantzitsuena idatzita dago
-IKT-tresnen erabilera egokia da.
-Blogaren diseinua. ere egokia da ulergarria eta erraza erabiltzeko.
-Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.
-Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ez dira akats ortografiko asko sumatzen.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra egin dute
- Antolatzaile motak ez dira zehazten, hala ere ez daukate irabaziak lortzekoa asmorik , saioa inklusiora bideratuta dago
-Jardueretan parte hartu dezaketenen ezaugarriak azaldu dira, eta gehienezko kopurua ere jarri dute instalakuntzen arabera.
-Saioaren dinamika azltzen da
-Aurreikusitako gastuak zehaztutak daude
-Giza baliabideak ez daude guztiz zehaztuta,
-Diseinatu duten ideia garatzeko erabilitako artikulu eta elkarrizketen erreferentziak jarri dituzte.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (bideoak, argazkiak, blogak....)
-Aurkezpena nahiko txukun eta argi dago. Ez dago testu gehiegi eta garrantzitsuena idatzita dago
-IKT-tresnen erabilera egokia da.
-Blogaren diseinua ere egokia da ulergarria eta erraza erabiltzeko.
-Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.
-Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ez dira akats ortografiko asko sumatzen.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra egin dute
- Antolatzaile motak ez dira zehazten, hala ere ez daukate irabaziak lortzekoa asmorik , saioa inklusiora bideratuta dago
-Jardueretan parte hartu dezaketenen ezaugarriak azaldu dira, eta gehienezko kopurua ere jarri dute instalakuntzen arabera.
-Saioaren dinamika azltzen da
-Aurreikusitako gastuak zehaztutak daude
-Giza baliabideak ez daude guztiz zehaztuta,
-Diseinatu duten ideia garatzeko erabilitako artikulu eta elkarrizketen erreferentziak jarri dituzte.
BEÑAT DIAZ DE MENDIBIL SAEZ. JARDUERA FISKIKOA ETA KIROLAREN ZIENTZIA. 1.MAILA
1.EbalUAZIO IRIZPIDE NAGUSIEN INGURUKO OHARRAK
ResponderEliminarbLOGEAN, erabiltzen diren informazio iturriak 2 artikulu eta beste bi elkarrizketa dira. Esan beharra dago, ez bloga orrokorrean ikusita ez daukala testu nabarmen eta luzerik baina bertan azaltzen dena ondo laburtututa dago eta azalpen txukunekin. Aurkezpena, zalantzarik gabe ordenatuta eta argi adierazita dago eta blogo osoa erraz ulertzen da. Ariketei dagokionez, ikus daiteke zalantzarik gabe guztien partaidetza egon dela lan honetan. Otrografia aldetik, hizkuntzaren aberastasuna nabaria da baiana baditu pare bat akats.
2. EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK.
proposatzen den jardueretan deskribapen orokorrak daude bideo eta argazkiak ezik. Saioa inklusioara bideratuta dagoela argi dago eta ez dira antolatzaile motak zehazten. Saioan parte hartuko dutenen ezaugarri zehatzak adierazi dituzte eta gainera horrez gain, instalakuntza bakoitzak duten gehiegizko kopurua jakinarazten dute. Bestalde giza baliabideak eta aurrekontuko gastuak zehaztuta daude eta saioaren dinamika argi adierazten dute.
Oier Diaz de Mendibil Saez. Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientziak, 1.maila
1 Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminarAurkepena argia da, testua ondo antolatuta dago.
Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte: blogak, bideoak, web-orriak, elkarrizketak…
Bloga erabilterraza da, atal ezberdinak ditu garatutako alderdiaren arabera.
Kolaborazio lana nabaria da, bideoetan lau taldekideak agertzen dira.
IKTak modu egokian erabilita daude, bideoak, argazkiak… erabili dituzte.
Testuak hizkuntza aldetik nahiko ondo daude, ez dut akats garrantzitsurik hauteman.
2 Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Antolatzaile mota eta beren ezaugarriak agertzen dira. Irabazi asmorik ez duen erakundea da.
Sarreran nortzuk diren eta antolatu duten topaketa azaltzen da. Azken honi buruz informazio gehiago jarriko nuke sarreran baina gero beste ataletan zehar ondo azaltzen dute informazio guztia.
Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak ez dituzte guztiz zehaztu, parte-hartzaile kopurua, adina… bota ditut faltan.
Izango dituzten giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra) azaldu dituzte.
Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua azaldu dute.
Material tipologia azaldu dute baina kopurua ez.
Saioaren helburu zehatzak azaldu dituzte.
Diseinatu duten ideia garatzeko erabilitako artikulu eta elkarrizketen erreferentziak jarri dituzte.
Ariketak irudi, bideo eta idatzizko azalpenen bidez daude azalduta.
Aurreikusitako gastuak ez dituzte zehaztu.
Saioaren dinamika osoa ondo azalduta dago.
Jon Mikel Magunagoitia blasco, jarduera fisikoaren eta kirolen zientzietako 1.mailako ikaslea
• EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK
ResponderEliminaro Informazio iturri anitzak erabili dituzte, blog bat, bideo bat, 2 web orrialde, eta 2 elkarrizketa
o Testua ongi dago azaldurik
o 3 IKT tresna erabili dituzte, bideoak argazkiak eta musika
o Bloga nahiko erraza da erabiltzeko ongi sailkatuta
o Bideoetan taldekide guztiak agertu dira
o Idazkera egokia erabiltzen da
• EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
o Proposatutako jarduera laburki azaldu dute, ongi
o Erakundea zehaztu dute, “DENOK ZU”
o Ezintasuna duten pertsonei zuzendu diete saioa
o Instalazioei buruz informazioa azaltzen da, Donostiako frontoi batean
o Giza baliabideak zehaztu dira, 2 laguntzailerekin, hezitzaileak
o Materiala ez dago konkretaturik
o Helburuak ongi azaldu dituzte, umeak hezitzeko
o Ariketa egokiak erabili dituzte inklusiorako
o Dinamika zehazki azaldu dute ordutegi ezberdinean ongi bereizturik
o Gastuak eta materialaren lortzea aurreikusi dute
o Erreferentziak azaltzen dira, ongi idatzita.
• FERMIN FERNANDEZ MONTES, JFKZ 1.MAILA
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar• Blogak, elkarrizketa, web-orriak etab. Erabili dituzte.
• Aurkezpenaren argitasuna egokia da.
• IKT-tresnak ondo erabilita daude, adibidez, argazkiak eta bideoak erabili dituzte.
• Bloga erabilterraza eta argia da, dena ondo ordenatua dago.
• Kolaborazio lana nabaritzen da, guztiok hartu dute parte.
• Hizkuntzaren erabilera egokia da, ortografia akats nabarmenik gabea.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarrera egokia da, deskribapen orokorra egiten da.
• Antolatzaile mota eta beraien ezaugarriak ere zehaztua daude.
• Jardueretan parte hartu dezaketen ezaugarriak azaldu dira, eta gehienezko kopurua ere jarri dute instalakuntzen arabera.
• Instalazioak zeintzuk eta zer nolakoak izango diren ere aipatzen da.
• Giza baliabideak ez ditut aurkitu.
• Material baliabideak zehazten dira.
• Saioaren helburu zehatzak ere aipatzen dira.
• Ariketen deskribapen zehatza egiten da.
• Baita saioaren dinamika ere.
• Aurreikusitako gastuak ere oso ondo zehazten dira.
Aitor Errarte Gamiz, JFKZ 1º maila