11:00-12:00



1.-Ariketa: Txintxarridun baloiarekin jolasa:


Bi talde eta bi eremu egongo dira. Talde bakoitza eremu baten barruan egongo da eta jokalariak nahi duten erara kokatuko dira. Jokoaren helburua, talde batek baloia jaurtitzean beste taldearen eremuaren amaieran dagoen marra igarotzea izango da. Jokalariek begiak estalita izango dituzte eta baloiaren txintxarriek egindako soinuaren bitartez baloia harrapatzen ahalegindu beharko dira.

balones con cascabeles bilaketarekin bat datozen irudiak
2 ume txintxarridun baloiarekin jolasean


2.-Ariketa: Gurpildun aulkiekin erreleboak:


4 talde egongo dira eta talde bakoitzak gurpildun aulki bat izango du. Talde bakoitza ilaran jarri beharko da hasierako marraren atzean. Marra horren parean, 10 metrora, frontisa egongo da non lau uztai itsatsita egongo dira txapa baino metro bat gorago. Uztaia bakoitza ilara baten parean egongo da. Jokalariak, gurpildun aulki batean eserita daudela eta eskuan pilota bat dutelarik, konoraino joan beharko dira eta iritsi bezain laster, pilotak, talde bakoitzari dagokion uztaiera jaurti beharko dira. Jaurti ondoren, bira eman eta hasierako marrara itzuli beharko dira, aulkitik jaitsi, ilarako hurrengoak igo eta berdina egin beharko dute. 3 errepikaldi izango dira baina azken biak ezberdinak izango dira. Bigarren errepikaldian, bidean bi kono gehiago jarriko dira, bata bestearengandik 3 metrora eta hauen artetik zig-zag eginez igaro beharko dira. Itzultzerakoan ez da konoen artean igaro behar. Hirugarren aldia bigarrenaren berdina izango da baina 2 konoren ordez, 3 jarriko dira.

Palako jokalariak gurpilezko aulkietan jokatzen


3.-Ariketa: Jaurtiketak ilaran


Jokalariak 4 taldetan banatuko dira eta frontisaren aurrean 4 ilara osatuko dituzte. Jolasaren hasieran, ilarako azkenak izango du pilota eta aurreraka pasako du pilota ilarako lehenengoak hartu eta frontisera pilota kolpe batez jaurti arte. Jaurti ondoren, jokalariak pilota hartu eta ilarako amaierara joango da eta pilota aurreraka pasa beharko du.

4.-Ariketa: Partida berezia


Bikote askoko partida izango da, hainbat zailtasunekin. Hasieran, partida normala izango da baina bikote bakoitzak eskua emanda jokatuko du. Partida jokatzen ari den bitartean, pilota gehiago sartzen joango dira. Gainera, ariketa aztertzen egongo den arduradunak txiribitua jotzean, bikoteak aldatu egin behar dira. Berdin du txarra egiten bada, jarraitu egiten da jolasa.

Erlazionatutako irudia
Umeak eskuz jokatzen








 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Sarrera