10:00-11:00

Eguneko lehen jarduera goizeko hamarretan hasiko da, honen bidez, elkar ezagutuko dugu. Horretarako, hainbat joko egingo ditugu:

1.-Eskupilota eskuz-esku  pasatzea:

Elkartzen garen guztion artean borobil bat osatuko dugu elkarri begira. Ondoren, baloi baten bidez bakoitzak bere izena esango du. Eta hori nola egingo dugu? Pilota elkarren artean pasako dute eta pilota jasotzean, zure izena esan eta beste bati pasa beharko diete. Izenaz gain, hobby, gustuko musika eta abar ere aipa daiteke.




2.-Bingoa:

Bakoitzak, bingoko kartoi bat jasoko du galdera desberdinekin. Bertan, oin neurria, altuera, kolore gustokoena eta abar idatzi beharko dira. Bakoitzak, bere kartoia bere datuekin bete ondoren, bere datu berdinak dituen norbait aurkitu beharko du. Ez da kartoi guztia berdina duten pertsona topatu behar, pertsona bakoitzetik datu berdin bat topatu daiteke. Bere datu berdinak dituen pertsona guztiak topatzen dituen lehenengoak irabaziko du.






3.-Tik-aren jolasa:

Denen arten borobil bat osatuko dute. Borobil horretako pertsona batek begiak itxiko ditu eta gainontzekoak, tik-a izango duen pertsona aukeratuko dute. Pertsona honek, talde osoa gidatuko du, hau da, gainontzekoak bera imitatu beharko dute. Jolasa begiak itxi dituen pertsonak irekitzean hasiko da eta bere lana tik-a duen pertsona nor den argitzea izango da.


4.-Zein edo zer naiz?

Denen artean borobil bat egingo dute eta antolatzaile batek partaide bakoitzari post-itz bat jarriko dio bekokian. Bertan, objektu edo pertsona baten izena egongo da idatzita. Txandaka, bakoitzak galdera bat botako du poliki-poliki zer edo zein diren argitzen joan ahal izateko. Bere post-itzean zer jartzen duen asmatzen duen lehenak irabaziko du.














Comentarios

Entradas populares de este blog

Sarrera