1. Ariketa: Eskupilotaren historia eta modalitateak
Umeak eskupilotari buruz gehiago jakiteko, lehendabizi, presentazio txiki bat aurkeztuko diegu. Presentazio honetan, eskupilotaren sorreratik gaur egun arteko eboluzioa xume azalduko dugu, aurkitzen diren modalitate ezberdinak aurkeztuz eta horietan nola jolastu azalduz. Umeak taldeka jarriko ditugu, presentazioaren ondoren egingo ditugun ariketak burutzeko. Presentazioak irauten duen bitartean, arreta mantentzea ezinbestekoa izango da ondorengo jokuetan parte hartu ahal izateko.
2. Ariketa: Eskupilotaren tribiala
|
Tribiala |
Presentazioa bukatu ondoren, umeak taldetan banaturik, eskupilotari buruzko tribial bat egingo dugu. Denak denen aurka arituko dira eta guk, talde bakoitzari, aurretik aurkeztutako gaiei buruzko galderak egingo dizkiegu. Galdera asmatuz gero, puntu bat irabaziko dute eta gaizki erantzuten badute, ordea, errebotean hurrengo taldeak erantzuteko aukera izango du. Modu horretan, aurkezpenean esandako gauzak gogoratzen joango dira, eta pixkanaka, eskupilotaren inguruko ezagutza maila aberastuko dute. 6 puntutara iristen den lehenengo taldeak tribiala irabaziko du.
3. Ariketa: Eskupilota partxisa
|
Partxisa |
Talde berdinak mantenduz, beste joku bat burutuko dugu. Oraingoan, tablero handi batean jolastuko dugu, partxis moduko batean, non talde bakoitzak kolore bat izango duen. Haien helburua, tableroaren amaierara iristea izango da, eta horretarako, proba desberdinak pasa beharko dituzte. Partxisean bezala, dado baten laguntza beharko dugu eta ateratzen duten zenbakiaren arabera karratu desberdinetan eroriko dira. Karratu hauetan, hainbat proba jarriko ditugu eta denak eskupilotaren ingurukoak . Batzuk galdera sinpleak izango dira, beste batzuk, aldiz, mimika edota marrakien bidez azaldu beharko dira. Proba gainditzen badute, aurrera jarraituko dute, txarto egiten badute, berriz, hurrengo taldeak dadoa botako du. Amaierara lehenengo iristen den taldeak irabaziko du.
Comentarios
Publicar un comentario